"Hunkituta", Arrasate Herri Eskolako guraso elkartea

Ubane Madera 2012ko ekainaren 6a

Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak eskerrak eman gura dizkie zapatuan eskolaren urteurrena ospatzeko jaian parte hartu zutenei. "Hunkituta" sentitzen dira jasotako "babesagatik". Datutan, jakinarazi dute 420 lagunek bat egin zutela ospakizun ekitaldiekin. Segidan duzue esker oneko gutuna.

Eskerrik asko!

"Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie joan zen zapatuko jaian parte hartu zuten guztiei. Eskerrik asko bereziki, jaiaren antolakuntzan ibili zirenei; Guraso Elkarteko kide, Kontseiluko kide, irakasle, Zuzendaritza eta lanerako boluntario gisa ibilitako guztiei.Benetan hunkituta gaude emandako babesagatik.

420 pertsona elkartu ziren mahaiaren inguruan eta gehiago ondorengo bertso saio eta dantzaldian. Honek adierazten du, eskolak baduela izaera, nortasuna eta batasuna.

Urtez urte gure eskola handitzen ari da. Gero eta familia gehiagoren konfiantza dauka eta ikasgelak umez bete-bete eginda daude.

Argi dago bere garaian eskola publikoaren alde egindako hautua egokia izan zela. Bide onean goaz, beraz. Eta harro gaude proiektu sendoa dugulako.

Gainera guztion lan eta esfortzuarekin gero eta hobea izango dela zalantzarik ez dugu".

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak