Nagusiak jai-giroan, Iturbiden

Ubane Madera 2012ko ekainaren 5a

Diana txapelketan buru-belarri jardun dute Iturbide Egoitzako 20 nagusi baino gehiagok goiz partean. Arratsaldean, berriz, dantzarako hitzordua dute, Alaitz taldearekin Mexikoko abesti errezital ederrarekin. Eta hala, egubakoitzera arteko ekitaldi sorta izango dute aukeran, Nagusien Astearen barruan. Esaterako, bihar 80 bat lagun joango dira Logroñora, txangoan.

"Arrakasta gehien txapelketek eta dantzaldiak izaten dituzte", kontatu du Iturbide egoitzako dinamizatzaileak. Izan ere, goizean agerikoa izan da gustura asko zebiltzala elkarren artean lehian Iturbieko egoiliarrak, diploma eta gozokiz osatutako saria zeinek eskuratuko.

Hurrengo hitzorduak, berriz, biharko txangoaz gainera, eguen eta egubakoitzean dituzte. Eguenean, Nola bizi hobeto zahartzaroan hitzaldia egingo du Jone Santos erizainak (10:00). Eta 17:00etan, Arrasate Musikalekoen bisita izango dute nagusiek.

Boloak eta bingoa

Egubakoitzean izango dituzte, baina, hitzordu "gustukoenak": 10:00etan bolo txapelketako finala eta 17:00etan bingo berezia, opariekin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak