Maalako Errebala itxita bihar eta etzi

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ekainaren 5a

Lur azpian egin beharreko lan batzuk direla-eta, Arrasateko Maalako Errebala kalea itxita egongo da bihar, eguaztena, ekainak 6, eta etzi, eguena, honako ordutegian: 08:00-18:30. Hortaz, Arrasateko Udaletik ohartarazi dute, Alde Zaharrera sartzeko, ibilgailuak Gazteluondoko sarrera erabiltzea eskatzen dela. "Maalako Errebalara gerturatu nahi dutenak Gazteluondotik sartu eta Ferreriasko kalea hartu dezakete, Portaloiraino jaitsi eta Monte tabernaraino heltzeko" diote oharrean Arrasateko Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak