Muina bakarrik, Jose Mari Velez de Mendizabalek idatzitako testuak beste hainbat gai ere lantzen ditu-eta, ezkutukoagoa edo nabarmenagoa, baina beti umore puntu bat atzean dela.
Aktoreen lana aparta da, pertsonaia bakoitzari bere ñabardura emanaz eta zentzu horretan ezin ahaztu Maite Ezkurra: bera da Mirenkarmele, eta ederki eroaten du bere gain obraren pisua. Soinuak eta argiztapenak ere zati garrantzitsua dute; horren adibide dira hasierako eta bukaerako zatiak, egonezina sortzera heltzen direnak.
Zuzendaria, gustura
Ez ziren gutxi izan egubakoitzeko estreinaldia ikustera gerturatu zirenak eta txalo zaparradarekin amaitu zen emanaldia. Estreinaldiaren ostean, Itziar Rekalde zuzendaria lasai eta gustura zegoen bai taldeak egindako lanarekin, baita publikoaren erantzunarekin ere.