Euskal Herriarekiko nazioarteko elkartasun komiteek Arrasaten topaketak egingo dituzte

Ubane Madera 2012ko ekainaren 4a

Euskal Herriaren Lagunak izeneko komiteetako ordezkariak Arrasaten elkartuko dira zapatuan, hilaren 9an. Irlanda, Londres, Danimarka, Berlin, Italia, Bretainia, Catalunya, Andaluzia eta beste hainbat lekutako ordezkaritza etorriko da. Besteak beste, afaria eta ostean ekitaldia antolatu dituzte zapaturako, gaztetxean.

Afarirako txartelak salgai daude, Irati tabernan 12 euroren truke.  

Euskal Herriaren Lagunak nazioartean sortutako "Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteak dira". Euskal Herrian bat egiten dute urtero, topaketak egiteko, eta aurten, Arrasaten egin dute hitzordua. "Besteak beste, pasa den kurtsoko balorazioa eta aurrera begirako ildo nagusiak zehaztuko" dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak