2.000 litro garagardo, 600 ukondo, 600 oilasko, 1.000 saltxitxa plater... Arrasate Rugby Taldeak asteburuan egin duen Garagardo Azokak utzitako zenbakiak dira horiek. Kako Mertxan zuzendaritzako kideak balorazio oso baikorra egin du: "Herritarrak afaltzera bakarrik ez, Taldeari laguntzera ere etorri dira". Mertxanek eskerrak eman nahi izan dizkie Azoka aurrera eramaten lagundu duten guztiei. Gaineratu du kontratatu duten segurtasun pribatuari esker, ez dela beste urte batzuetako arazorik egon.