Eguzki-energiadun furgoneta prestatzeko ikastaroa

Aketz Zubia 2012ko eka. 3a, 18:45

Eguzkiaren energia erabiliz furgoneta fotovoltaiko bat sortzen ikasteko tailer teoriko praktikoa antolatu du Arizmendiko Lanbide Heziketak.

Furgoneta zaleei bereziki zuzendutako tailerra da eta Ramón López adituak eskainiko du. Ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta ekainak 15, 16 eta 22an izango da. Eguzki-energiadun furgoneta prestatzeko ikastaroak 90 euro (ikasle eta ikasle ohiek 60 euro) balio du eta ikastaroa egin ahal izateko gutxienez 10 laguneko taldea osatu beharko da.

Informazio gehiagorako, deitu 943 77 20 25 telefono zenbakira edo bidali mezu bat hurrengo helbidera: eraikuntza@arizmendi.ikastola.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak