Zazpinakoan, Bera Bera eta Uribealdea onenak

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 2a

Aurreikusi baino tenperatura freskoagoa egin arren, aurten ere Mojategiko berdegunean gura beste izerdi bota dute Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketan parte hartu duten taldeek. Hala, Mojategiko bi zelaietan jokatutako partiduetan BeraBerako mutilak eta Uribeladeako neskak gailendu ziren.

Arrasateko mutilek lehenengo bi partiduetan ez zuten zorte handirik izan; arratsaldeko lehenengo lehia jokatzea tokatu zitzaien Igor Isasiren mutilei, zer eta Bera Berako talde indartsuaren kontra –ohorezko mailan jokatzen dute.

Hala, partiduko lehenengo minutuetan kontrarioari eusteko gauza izan baziren ere, minutuek aurrera egin ahala errealitatea nagusitu zen, askoz gehiago zen Bera Bera (45-0).

Ondoren etorri ziren gainontzeko partiduak. Frantziatik inongo ordezkaririk etorri ez izanak gatz apur bat kendu zion torneoari, baina gainontzeko taldeak arduratu ziren hutsune hori betetzeaz. Hala, Getxo eta Bera Bera iritsi ziren finalera, eta azken horiek gailendu ziren (45-7).

Hori baino lehenago, eta arratsaldeko lehenengo bi partiduak galdu ostean, Arrasate amorratuta zelairatu zen hirugarrena lehiatzeko asmoz, eta Gaztedik ordaindu zuen amorru hori, 50-0 nagusitu ziren-eta arrasatearrak.

Emakumezkoetan hiru talde lehiatu ziren, Getxo, Uribealdea eta Hernani. Euren artean lehia parekatuak izan ziren. Hala, bizkaitarrek 15-12 irabazi zioten Hernaniri, eta 20-16 Getxori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak