Herri Eskolaren urtemuga, paella erraldoiaz ospatu dute

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 2a

Arrasateko Biteri kalean giro aparta izan da gaur goizetik hasita, Herri Eskolaren 10. urteurreneko jaia dela-eta guraso eta ikaske mordoa batu direlako bertan egon diren puzgarrietan jolasten, tailerretan edota haurrendako antzerkiez gozatzen. Ia 500 lagun batu dira paella erraldoia bazkaltzeko.

Egiten zuen beroaz, baina, Biteriko iturriak izan du arrakasta handiena, neska-mutikoak freskatzeko erabili dutena. Bitartean, paella erraldoia bere erritmoan egiten, eta gurasoak mahaiak antolatzen, 14:30ak inguruan zuten-eta bazkaltzen hasteko asmoa. 450 lagun asetzeko moduko paella prestatu dute plazan bertan; ez zuen batere itxura txarra. Herri Eskola 10 urtez elkarbizitza eta harremanak sustatzen; lelo horretan gaur beste aurrerapauso bat eman dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak