Gaur, zapatua, janari-edarien karpa 18:00etan zabalduko dute, "goizaldera arte". Eta kontuan hartu, gainera, Elkartasun Eguneko egitarauaren baitan antolatutako kontzertua plazan bertan izango dela. Izan ere, 17:00etan hasita herriko hainbat tabernatan egingo dituzten kontzertuekin batera, 18:00etan Garraxi taldeak emanaldia egingo du karpan.