Unai Barrena gazteak koman jarraitzen du Gurutzetako ospitalean

Xabier Urtzelai 2012ko ekainaren 1a

Egun gogorrak izaten ari dira Arrasateko Unai Barrenaren sendikoendako, eta baita Ointxe! saskibaloi Taldeko kideendako ere. Izan ere, Unai Barrenak istripua izan zuen duela egun batzuk Ukrainian, eta buruan ebakuntza egin ostean Euskal Herrira ekarri zuten zapatuan. Goienak jakin duenez Gurutzetako ospitalean dago gaztea, eragindako koman. Arrasateko saskibaloi taldeko kide jokalari, Unai Barrena Polonian zen ikasketak tarteko egonaldi bat egiten, eta egun batzuk pasatzeko asmoz Ukrainiara egindako bidaian izan zuen istripua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak