Hiru Handiak gaur, eta domekan Aiba! mendi martxa, gurean

Xabier-Urzelai 2012ko ekainaren 1a

Leintz aldeko mendi inguruak mendizalez beteta egon behar dira asteburuan, lehenengo Hiru Handiak, eta gero Aiba! mendi martxak erakarrita.

Gaur Hiru Handiak probak 18 urte beteko ditu –bi urtean behin egiten dute– eta edizio hau Ondategin hasiko dute; hala, Gorbeia izango da hiru tontorretan lehena. Debagoienetik 61 lagunek eman dute izena [Ondoan duzue mendizaleen zerrenda] eta gauerdian (00:00) hasiko dute 100 kilometro eta bost mila metro pasatxoko desnibela duen iraupen luzeko proba. Horietako gutxik izango dute aurre-aurrean ibiltzeko aukera, gehienek erlojuaren kontrako proba egingo dute, baina beste edizio batzuetako marka pertsonala ontzeko asmoz.

Hiru Handietan egongo diren Debagoiendarrak

Aramaio
Unai Gartzia
Ismael Eriz
Aretxabaleta
Josu Guenetxea
Antxon Anduaga
Ander Antoñana
Javier Apellaniz
Goio Arrieta
Josu Atxaga
Unai Beitia
Aitor Bengoa
Unai Bengoa

Arrasate
Unai Ibane
Bixente Gonzalez
Ramon Goñi
Iraitz Gorospe
Jon Imanol Gallastegi
Leire Ezpeleta
Markel Elortza
Oxel Etxebarria
Gorka Etxebarria
Unai Etxenausia
Endika Donnay
Xabat Amiano
David Amutxastegi
Aitor Arostegi
Arkaitz Arregi
Iraitz Azkargorta
Jon Baltzategi
Juan Antonio Barberan
Inazio Belrtan de Guebara
Urtzi Berasaluze
Eugenio Bilbao


Bergara
Gorka Gisasola
Joxe Mari Gabilondo
Cesar Fidalgo
Xabier Elkoro
Xabier Etxebarria
Jose Luis Agirre
Jose Mari Anduaga
Unai Arantzabal
Unai Berrostegieta


Eskoriatza
Ibai Gracia
Xabi Gabilondo
Josu Galarraga
David Gartzia
Aratz Kortazar
Aitor Akizu
Aitor Ayala
Jabi Baena

Oñati
Aitzol Guridi
Xabi Gesalaga
Joxeba Gesalaga
Iñigo Gartzia
Loreti Elortza
Aitor Elortza
Joseba Blazquez
Joseba Agirre
Jon Altube
Leire Altube
Jose Mari Astigarraga
Mikel Azkorbebeitia

Aiba! lagunartean, domekan
Domeka goizean, berriz, Arabaioko Ibarrari Buelta Arrasatetik! mendi zeharkaldia egingo dute Besaidek antolatuta. Eta hor bestelako asmo batekin egin dute hitzordua, mendian ibili bai, baina erlojuari jaramon handirik egin barik, eta lagunartean bada, hobe.
Dena dela, kontuz, Mari ibilbide aukeratzen dutenek zeharkaldi ederra izango dutelako, 43 kilometro, eta hiru mila metroko desnibel positiboa. Eta bi probak batzeko asmoa duenak, bejondeiola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak