Iñaki Arriaga da udaltzainburu berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 1a

Jose Luis Etxeberriak badu ondorengoa: gaur ezkero, Iñaki Arriaga da Arrasateko udaltzainburu berria. Soraluzen jaioa, Azpeitian bizi da egun eta azken 30 urtetotan Soraluzeko udaltzainburua izan da. Gaur, ekainak 1, hasi da lanean eta Udalak jakinarazi duenez, lehen egunean Udaleko sail ezberdinetako arduradunekin elkartu da lehen kontaktua egiteko. 35 udaltzainen ardura izango du aurrerantzean, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak