Helburu horren adibide garbia da bigarren urteari amaiera emateaz arduratuko den taldea: Japoniako Who The Bitch. Tokioko hirukotea da, bi neskek gidatzen dutena –gitarra, baxua eta ahotsak– gizonezkoa den bateria jole baten laguntzarekin. Japoniako areto eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu ostean, Europan egiten ari diren lehen biran euren hirugarren diskoa aurkeztera datoz gurera. Euren musika "Junk rock" moduan definitzen dute, eta kantuetan rock indartsua, riot girl deritzon espiritua, punka, garajea eta doinu modernoagoak aurki daitezke, baita melodia ere.