Kooperatibak krisiaren aurrean, berbagai Forokoop-en

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 31

Kooperatiben Urtean, Forokoop eztabaida foroak jardunaldia antolatu du ekainaren 13rako, Garaia Berrikuntza Gunean: Kooperatibak krisiaren aurrean. Kooperazioak zer eskaintzen duen eta kooperazioaren emaitzak izango dituzte berbagai, beste kontu batzuen artean.

Forokoop-en VI. Jardunaldia da honakoa. Konfekoop-eko presidenteak, Javier Goienetxeak, eta EKGKko presidenteak, Felipe Iarrituk, aurkeztuko dute, eta Mariano Ferrer izango da mahai-inguruetako moderatzailea.

Izenematea zabalik dago www.forokoop.coop  webgunean.

Goiz osorako egitarau mardula prestatu du. Honakoa izango da:

09:15: Aurkezpena
09:30-10:30: Zein ekarpen egiten du kooperazioak krisiaren aurrean? Pako Garmendiak eta Inazio Iribarrek eztabaidatuko dute 40 minutuan; gero, eztabaida irekia, Mariano Ferrerrek moderatuta.
10:30-12:00: Munduko kafea
12:00-13:00: Kooperazioaren emaitzak, alde biko eztabaida: Antonio Pedreño eta Luis Mari Ullibarrik eztabaidatuko dute 40 minutuan; gero, 20 minutuko eztabaida irekia.
13:00-13:15: Kooperatiben 90. nazioarteko eguneko mezua irakurriko du Javier Goienetxeak
13:15-13:30: Bideoa: 2012, Kooperatiben Nazioarteko Urtea
13:30-13:45: Kafeko ondorioak, Jose Mari Larrañaga Forokoop-eko moderatzailearekin.
13:45-14:30: Hitzaldi nagusia egingo du Manuel Torresek, Diseños Industriales SAUko presidenteak
14:30: Agurra eta luntxa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak