Elkarretaratzea egin dute Deustun hil zuten emakumea dela-eta

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 30a

Joan zen egubakoitzean Deustun hil zuten 42 urteko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Arrasaten. Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformak deituta, 30 bat lagun elkartu ziren plazan, Emakumeei erasorik ez! leloa zeraman pankartaren atzean.

Deustuko bizilagun batek hil zuen kalean egubakoitzean 42 urteko emakumea. Ustezko hiltzaileak elkarbizitza arazoak zituen gainerako bizilagunekin, Ertzaintzaren ikerketaren eta bizilagunen adierazpenen arabera. Ustezko hiltzailea kartzelara eroan dute.

Bilboko Udalak deituta ere elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Bilbon, udaletxe aurrean. Iñaki Azkuna alkatea buru, bertara batu ziren hainbat zinegotzi eta herritar; horien artean, biktimaren anaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak