Dragoi gimnasia taldeak lan ona egin du asteburuan Eibarren

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 29a

2011-2012 denboraldiko txapelketetako hainbat final jokatu dira pasa berri den asteburuan eta Arrasateko taldeak lortutako emaitzen artetik aerobikeko eskola kirolean eskuratutakoak dira aipagarrienak. EAEko txapelketa izan zen eta domekan jokatu zen Eibarko kiroldegian.

Lehen postuan geratu dira: hasiberrien kategorian, Leire Elizara, Maialen Diaz eta Maite Iraeta hirukotea eta Ane Gorosabel eta Araitz Altube bikotea; infantiletan, Maialen Gallardo eta Mirentxu Amozarrain –binakakoan– eta Mirentxu Amozarrain, Maitane Ugarte, Maite Oliden eta Ane Fernandez –taldekakoan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak