Arrasate musikaz blai, gaurtik eguenera

Ubane Madera 2012ko maiatzaren 29a

Gaur, martitzena, tronpeta eta tronpa kontzertua; bihar, perkusioa eta eguenean, klarineteko ikasleen kontzertua. Hiru hitzordu horiek egin ditu Arrasate Musikalek datozen hiru egunotarako. Sarrera doan da.

Gaur, 18:30ean egin dute hitzordua, musika eskolan bertan. Ramses Uralde, Edorta Aiastui eta Gaizka Gaztelurrrutiakren gidaritzapean ikasitakoa irakatsiko dute gaur tronpa eta tronpeta-jole gazteek. 

Perkusio eta klarinete

Bihar, berriz, perkusioko ikasleen txanda izango da. 17:30ean egin dute hitzordua, kontzertua egiteko.

Bukatzeko, eguenean, klarinete-jole gazteek erakutsiko dituzte euren doaiak. Kasu horretan, Kulturaten elkartuko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak