Malen Ruiz de Azuak asteburuan lortutako markarekin gero eta hurbilago dauka jubenil mailako Espainiako errekorra; 3,91 metrotan dago egun. Marka hori gainditu eta 3,95 metroko jauzia egitea lortuz gero, gainera, Bartzelonan jokatuko den Munduko Txapelketara joango litzateke (Ruiz de Azua jubenil mailan dago oraindik).
Bestalde, juniorretan Maialen Axpe arrasatearrak lehen postua eskuratu zuen 3,65ko markarekin. Jubenil mailan Istar Dapenak, ordea, ez zuen zorte berdina izan. 4,05ko jauziarekin bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen arren, seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Alba Etxeandia kadeteetako lehen postuan sailkatu da Arrasaten ospatutako Gipuzkoako Txapelketan, 2,40 metroko jauzia eginda. Eibarren jokatutako infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan, bestalde, bigarren geratu da Maitane Iria 2,55 metroko jauziarekin.