'Herrira' ekimenak antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten egubakoitzean Arrasateko Herriko plazan, Azken Ostirala zela-eta. Hurrengo ekintzaren berri eman zuten: Bildu, EAJ eta Aralarrek babestuta, Leongo espetxera bisita egingo dute ekainaren 9an. Asmoa da espetxeko zuzendariarekin bildu eta Iosu Uribetxeberria Arrasateko presoaren askatasuna eskatzea. Gero, manifestazioa antolatu du 'Herrira'-k, plazatik hasita (19:00).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.