Atzo aurkeztu zituzten ekimenok Arrasateko Herrira taldekoek. Gaixotasun sendaezinak dituzten presoak herrira ekartzea aldarrikatu zuten, "espetxe politika minaren sortzaile" delako, eta, esan bezala, bat egin zuten Arrasateko Udalbatzako hainbat zinegotzik ekainaren 9an Leonera, Josu Uribetxeberria dagoen kartzelara, bisita egiteko deialdiarekin. Egun horretarako Arrasaten egingo duten manifestaziorako deia ere egin zuten. 19:30ean izango da manifestazio hori, Seber Altubetik aterata.
Leonera joateko abutobusetan izena emateko tokiak honako hauek dira: Irati eta Monte tabernak. Prezioa: ikasle eta langabetuak 10 euro eta langileak 20 euro).
Tumore bat
Aditzera eman zutenez, Josu Uribetxeberriaren osasun egoera larria da. Hauxe diagnostikoa: "2005eko apirilean neurri handiko tumore bat detektatu zion urologoak ezker aldeko giltzurrunean. Urte bereko maiatzean zenbait froga egin zizkioten Cadizeko Puerto Realeko Ospitalean, eta ezkerraldeko giltzurrun neoplasia (minbizia) bat diagnostikatu zioten. 2005eko ekainaren 9an, berriz, ezkerreko giltzurruna kendu zioten (nefrektomia); ondorioz, bizi arteko koterola eta tratamendua beharko du".
Kartzelarik kartzela
Uribetxeberriak eta preso daudenak bizi duten egoeraren berri eman zuten eta, preso arrsatearrak pasa dituen kartzelen zerrenda ere eman zuten: Carabanchel, Soto del Real, Valdemoro, Puerto I, Puerto II, Langraiz, Mansilla (Leon). Gau egun azken horretan dago.
"Egoera hau ez da egokiena gisa honetako gaixo batentzako: espetxean jarraituz, kanpoan egonik baino arrisku handiagoa du gaitza berpizteko. Bestela ere, 2 urtetan mota honetako gaitza berpizteko arriskuaren aukera %51ekoa da. Beraz, kanpoan egon beharko luke arazo honi behar bezala aurre egiteko, baina orain arte ukatu izan diote aukera hori" adierazi zuten.
Herritarren babesa
Udal delegazioa laguntzera eta manifestazioara deitzen duten eragileen zerrendaren berri ere eman zuten. Hauxe da zerrenda:
Alderdi politikoak:
- Ezker Abertzalea
- Aralar
- EA
- Alternatiba
Sindikatuak:
- LAB
- ESK
- HIRU
- EHNE
Kultura arlokoak:
- Lore Gazteak dantza taldea
- Txikitxu-Arrostaitz dantza taldea
- Udalaxpe txistu taldea
- Ttakun txalaparta taldea
- Santamas komisiñua
- Maritxu kajoi komisiñua
- Gaztetxea
Hezkuntzakoak:
- Ikasle abertzaleak
Musika taldeak:
- Anger
- Governors
- Gose
- Fight the live
- The convicts
- Dirty brothers
- Los galerna
- Agressive combat
- The motherfuckers
- Arkada social
- Interprete desconocido
- Los cretinos
- Numen
- Transit blues
- The Kate's Maniacs
Kirol arlokoak:
- Mondra futbol taldea
- Arrasate eskubaloi taldea
- Arrasate Rugby-ko jokalariak
- Jonathan Perez (pertiga)
- Mendieta anaiak (Eskalatzaileak)
- Aritz Kortabarria (Mendi lasterkaria)
Euskalgintza:
- AEDko langileak
- Txatxilipurdiko langileak
- Debagoieneko AEK euskaltegiko irakasleak
- EHE
- Emuneko langileak
Taberna eta jatetxeak:
- Basati
- Irati
- Iluntz
- Ekaitz
- Taupa
- Dat
- Osorik
- Branka
- Amets
- Hemen
- Hamalau jatetxea
- Larrinetxe
- Txondorra
- Arrasate
Zerbitzuak:
- Itsungi irratia
- Mondraberri
- Ohiana
- Garraxi
- Gili-gili
- Beinke
- Nothing without
- Agirre etxe
- Tokion
Irakurri zuten testua
"Espetxe politika minaren sortzaile baino ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honek eragiten duen mina noiz amaituko zain gaude herritar asko Euskal Herrian. Giza eskubideen errespetuari zor zaizkion neurriak dira gaixoak askatzea, bizi osorako espetxe zigorrari amaiera ematea eta presoak Euskal Herrira ekartzea.
Ondoren, bake eta konponbide egoeran sakontzeko beharrezkoa izango da giltzapean edo ihesean dauden herritarren egoerari konponbide egoki bat ematea. Bake eta konponbide egoera ez baita ulergarria herritarrak espetxean eta deserrian egotearekin.
Baina Madrileko eta Pariseko agintariek dituzte espetxeetako giltzak, eta gaur gaurkoz giltza hauek ondo gordeak dituzte batzuek nahiz besteek. Giltza hauek espetxeetako ateak irekitzeko erabili ditzaten bultzatu behar ditugu. Asko gara presoen eskubideen aldeko mezuari lotu gatzaizkionak, baina babes hau zabaltzea eta kalean erakustea beharrezkoa izango da agintariek jarrera alda dezaten.
Giltza horietako bat Josu Uribetxeberriaren ziega itxita mantentzen duena da. Minbizia edo gaixotasun psikologiko larriak dituzten presoak espetxean mantentzea ez da gizabidezkoa eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek behin betiko finkatu nahi duen aro berriari traba nabarmena egiten dio.
Orain direla aste batzuk Arrasateko Udalak adierazpen bat onartu zuen Josuren eta gaixotasun sendaezinak dituzten beste 13 euskal preso politikoren askatasuna eskatuz. Askatasun eskaeraz gain, Leongo espetxeko zuzendariarekin biltzeko asmoz bertara joateko konpromisoa ere hartu zuen, Bildu, Aralar eta EAJren babesarekin.
Gero eta eragile gehiagok eskubide urraketa hauek salatzen dituzten arren, ezinbestekoa da herritarrak ere dinamika hauetan inplikatzea. Denok elkartu eta ekimen berriak antolatuz emango ditugu pauso txikiak. Eta pauso txiki askoren baturak osatuko du denak herrira ekarriko dituen urrats handia.
Dei egiten dizuegu bada, arrasatearroi, ekainaren 9ko ekimenetan parte har dezazuen".