Aurtengo edizioak bat egingo du Euskal Herrian distantzia luzeko proba ezagunenarekin, Hiru Handiak probarekin. Eta, joan den astean bertan egin zuten nazioartean sekulako ohoartzuna duen beste mendi lasterketa bat, Zegama-Aizkorri: "Nik uste dut halako probetan jendea txundituta geratzen dela inguruan dauzkagun parajeekin, askotan etxean duguna ez dugulako horrenbeste baloratzen".
Lasterketa ez, martxa
Bi proba horiekin alderatuta, baina, Aiba!-k ez dauka lehiakortasunerako grinarik: "Hain zuzen, paraje eder hauetaz gozatzeko guk nahiago dugu hitzordu lasaiagoa proposatu, laguna atzean utzi baino lagunartean egiteko pentsatuta dagoen martxa". Aurten ere Mari (43 km) eta Azpiko (36 km), bi ibilbide ezberdin izango ditu Aiba!-k, bakoitzaren mailara arabera. Besaide mendi elkartearen webgunean duzue informazio guztia (www.besaide.org).