"Zer egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?". Galdera horri erantzuten saiatuko dira ekainaren 15erako deituta dagoen jardunaldietan.
Bertan, gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dute, Euskal Herriko zein kanpoko aditu eta arituen eskutik.
Izan ere, azken hamarkadan, aldaketa erraldoiak gertatzen ari dira hedabideen alorrean. Interneten hedapenak goitik behera aldatu ditu informazioa kontsumitzeko ohiturak, eta horrek eskaintza egokitzeko beharra ekarri du.
Euskal komunitateak soziolinguistika ikuspegitik nolako hedabideak behar dituen hausnartzeaz gain, behar hauetara egokitzeko medioek egokitu beharreko aspektuetan sakonduko da maila handiko adituen eskutik, besteak beste Nekane Goikoetxea, Aitor Zuberogoitia, Eneko Bidegain, Luistxo Fernandez, Gari Araolaza, eta Belgikatik, Bart Bijnens.