Ohikoa den bezala, datorren ekainaren 24an Udalak herriko aiton-amonei omenaldi bat eskainiko die. Bertan parte hartu nahi izanez gero, izen emateko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi du herriko Alkatetzak.
Izen emateko behar-beharrezkoa izango da Nortasun Agiria aurkeztea, eta BAZen, Maisu Arano Kalean, eman behar izango da izena, datorren ekainaren 19a baino lehen.