Arrasateko Dragoi Produkzioak sarrailgintza industrialaren arloan lan egiten duen bertako AGA enpresarendako bideo korporatiboa egiten dihardu, enpresa horrek Arrasaterekin duen lotura islatzeko. Hori horrela, atzo grabaketak egiten ibili ziren herriko hainbat txokotan, 12 metroko garabi eta guzti. Garabiak hainbat herritarren ikusmina piztu zuen atzo arratsaldean. Arbolapeta –argazkian–, Herriko plaza, Seber Altube plaza, Erdiko kale, Iturriotz kalea eta Biteri plazan aritu ziren grabatzen, besteak beste. Bideo hori 15 egun barru amaituta izango dutela adierazi dute Dragoi Produkzioak-eko ordezkariek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.