"Iaz egindako apustua eta arrakastatsu bihurtu den ekimena aurrera eramatea eta garatzea" erabaki du Euskal Herria Kirolak. Euskal Herria Kirola Euskal Herriko kirolariek sortutako elkartea da, kirolarien bilgunea, "Euskal Herri kulturala eta Euskal Herri kirolaria oinarri moduan hartzen duena".
Bere bigarren urtean, Kopan beste lau taldek hartuko dute parte: Arrasate, Eibar, San Inazio (Bilbo) eta Oiartzunek. Iaz zortzi taldek parte hartu zuten: Athletic, Erreala, Lagunak (Barañain), Abanto (Zierbena), San Juan (Iruñekoa), Aurrera de Vitoria, Añorga eta Ipar Euskal Herriko taldeak (Donapaleu, Donibane Garazi eta Mauleko taldeen artean osatutako selekzioa). Daukaten mailagatik, lehen laurak Kopako bigarren fasean sartuko dira zuzenean, abuztuan.
Arrasatekoen lehen neurketa ekainaren 2an
Ekainaren 2an, 12:00etan, Iruñeko San Juanek Bilboko San Inazio hartuko du bere zelaian eta, egun berean, 18:00etan Gasteizen, Aurrera de Vitoriak Arrasate. Lehen fase horren laugarren norgehiagoka Añorga eta Eibarren artekoa izango da, lehenaren etxean, baina eguna zehazteke dago oraindik.
Aurtengo Koparen eskema:

Iaz Athleticek irabazi zuen kopa, finalean Erreala 4 -1 mendean hartuz. Aurten ere bi talde horiek dira faboritoak baina, denboraldi zaila izan duen arren, Lagunakek zalantzan jarri dezake bi horien nagusitasuna partidu bakarrean.