Txosna batzordeko Iñaki Telleria izan da gaur Arrasate Irratian eta San Juanen aurrerapen txiki bat egin du. Kontatu duenez eguaztenero biltzen dira eta egitaraua ia beteta dute dagoeneko. Aurtengo nobedadeen artean hauexek aurreratu ditu Telleriak Arraste Irratian:
- Ekainaren 22an zabaldu da txosnagunea
- Gaueko kontzertuetan hiru taldek joko dute eta horietako bat Arrasatekoa izango da. 22ko kontzertuan joko dutenak dira: Itziarren semea, Bongo Botrako eta zehazteke dagoen herriko talde bat
- Hiru txosna egongo dira: bitan edaria zerbitzatuko dute eta hirugarrenean bokadiloak (jarlekuak ere egongo dira eserita afaltzeko)
- Ekainaren 25ean egingo duten kuadrilen bazkaria, "Zeuk egin, zeuk jan" filosofiarekin egingo dute. Portaloi ondoko plazatxoan egingo dute. Suak, sartaginak ... eramango dituzte hara eta koadrila bakoitzak bere bazkaria prestatzekok jakiak eramango ditu. Bazkaldu ere hantxe egingo dute.
- Ekainaren 23a eta 25a izango dira egun potenteenak