'Atez atekoa stop' plataforma herriko plazan bildu da

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2012ko maiatzaren 24a

18:30ean udaletxe aurrean deituta zegoen atez-ateko zabor bilketaren kontrako kale bilkura "arrakastaz" burutu da. Atez-atekoa stop lelopean, jende "asko" hurbildu da herriko plazara, ezarri asmo duten sistema berri honen "kontra" egitera. Bertan, sinadurak batzen aritu dira; herri plataformako sustatzaileak azaldu duenez, dagoeneko, 3.800 sinadura bildu dituzte.

"Atez-atekoaren kontra" bai, baina "birziklapenaren alde" ere badaudela esan dute bertan batu diren herritarrek. "Konponbidea bosgarren edukiontzi marroia ezartzean" dagoela adierazi dute, zabor organikoei dagokion edukiontzian, alegia.

Gaur, eguaztena, arratsaldean Arrasateko herriko plazan egindako kale bilkuran, Bildu eta Aralarrek osatzen duten Udal gobernuari Arrasaten atez-atekoa ez jartzeko eskatu diote bertara hurbildutako herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak