Napoka Band taldeak joko du bihar gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan (22:00). Eibarko Napoka Iria bikoteak esperimentatzen segitzeko beharra du; eta biko formatua familia handi bihurtu du. Horretarako, hiru lagun eta musikari on hartu ditu babesean. Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, 'Lehertarazi Edifizioak' diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango dugulako. Ohiko moduan, sarrera bost euro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.