Ohorezko Erregionaleko mailari eusteko azken ahaleginean dela —zapatuan du azkeneko partidua Mojategin Urolaren aurka eta irabazi beharra du—, Mondrak garai hobeak igaro zituenekoa gogora ekarri digu Josemari Velez de Mendizabalek. Hots begi danbolinak bere blogean kontatzen du, duela 60 urte, 1951-52 denboraldian hain justu ere, Afizionatuen Txapelketan, Vitoria gainditu zuela final aurrekoetan, partidu bakarrera Gasteizen jokatutako partiduan. Eta, finalean, Michelinen kontra bost eta bat irabazi zutela arrasatearrek... Aurretik, beste final bat jokatu zuten, ordea, Elgoibarren aurka, Atotxan, eta galdu egin zuten; Athletic-ek bezala... Gehiago, blogean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.