Hip Gallerie D'art galeria horren jabe den Bertrand Courtaigne-ak gonbidatuta. Louvre museoarengandik oso gertu dagoen galeria horren jabeak lagun baten etxean ezagutu zuen Arregiren obra eta ordutik hiru alditan egon da Arrasaten.
Iñigo Arregi artista arrasatearrak hirugarrenez erakutsiko du Parisen. Baina hirugarrenak ez du aurreko bien antzekotasunik: "Oraingo obrak ez du zerikusirik aurreko bietan erakutsitakoarekin. Hasteko, lehengoak margoak ziren eta oraingoak eskulturak". Horrez gain, oraingoan Hip Gallerie D'art deritzon galerian irekiko du-eta erakusketa. 40 bat eskultura eta erliebe –hala deitzen die Arregik eskegita dauden eskulturei– erakutsiko ditu eta astelehenean inauguratu ostean hilabetez egongo da zabalik. Jarraian duzue Arrasate Irratian egin dioten elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.
Hip Gallerie D'art galeria horren jabe den Bertrand Courtaigne-ak gonbidatuta. Louvre museoarengandik oso gertu dagoen galeria horren jabeak lagun baten etxean ezagutu zuen Arregiren obra eta ordutik hiru alditan egon da Arrasaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.