Amaia Udal Antzokia lepo bete da arratsaldean Arrasate Herri Eskolako txikienen ikuskizunak ikusteko. 310 neska-mutiko jardunean, haien ama, aita, aitaita, amama eta bestelakoak jarlekuetan, adi-adi.
Loreak aurkitu ditugu, udaberria irudikatu eta taularatu guran.
Surflariak ere bai.
Buztantxo, Herri Eskolako maskota ere azaldu da, euskararen aldeko bere mezuarekin.
Eta taula gainera igo da, ikasleekin batera kantura.
Txikitxoenek, baina, euren dantza partikularra egin dute, Pinguk lagunduta.
Modu horretan, dantzan, kantuan eta barre eginez agurtu dute aurtengo ikasturtea. Nahiz eta berez, ekainaren 22ra arte ez den ikasturtea bera bukatuko.