Gaur, Bedoñabe-Musakola guneko umetxoendako da hitzordua, 2-6 urte bitartekoendako. Gelaka banatuta, ekitaldi bana egingo dute ekitaldi hasieran, eta bukaeran, esandako moduan, lip dub-a ikusiko dute. 310 ikasle elkartuko dira antzokian, eta jakina, haien guraso asko ere bai.
Bihar Erguin
Bihar, berriz, Erguingoen txanda da, lehen hezkuntzakoena. Kasu horretan 1. mailatik 6. mailarako 395 ikasle eta haien gurasoak daude gonbidatuta. Gaurko moduan, ikuskizun bana prestatu dute Herri Eskolako ikasleek euren ikaskide eta gurasoen aurrean egiteko. Haiei ere erakutsiko diete lip duba.
Ikasturtea bera ekainaren 22an bukatuko dute.
Paella erraldoia
X. urteurreneko eguna bera, baina, ekainaren 2a da. Eta ordurako ere badute ospakizuna gertu: bazkaria. Handi samarra izango da bazkari hori. Atzo, martitzena bukatu zen izenematea, eta momentuko datuen arabera, 300 lagunek pasa eman du izena. Eta bazkari handi baterako, menu handia ekarriko dute, ikusgarria: paella erraldoia. Garibai aukeratu dute hori egiteko eta enpresa bat kontratatuko dute paella erraldoia egiteko.