Lore sikuak zela egin

Ubane Madera 2012ko maiatzaren 22a

Lore sikuak gustuko izanez gero, Bedoña auzoan eskainiko dute haiek zela egin ikasteko aukera. Ikastaroa egin behar dute, besteak beste, loreen bilketa, lore eta hostoak sikatzeko hainbat teknika eta prentsatzeko moduak lantzeko. Ekainaren 9an da eguna, baina izenematea ekainaren 2an bukatuko da. 10 euro da prezioa (5 euro auzokoendako).  

Goiz bateko ikastaroa da Bedoña Batu elkarteak antolatutakoa, 10:00-12:00ak arte. Bedoña auzoko eskola-etxean jardungo dute. Loreak batu eta sikatzeko teknikaz gainera, arlo praktikoan lore sikuekin apaindutako orri-markatzaileak egingo dituzte.

Izena emateko: 688 88 79 09.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak