Atzo, hilaren 20an, Hernaniko kiroldegian ospatutako Udaberriko Torneoko Finalean Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko gaztetxoek, alebin eta infantil mailakoak alegia, taldeka egindako dantzetan lan bikaina egin zuten.
Denen artean emaitzarik aipagarrienak txikitxoenek lortu zituzten, infantil mailako Ane Langarika, Ane Remiro, Karen Ruiz eta Mireia Zalama besteak beste. Hauek lehenengo postuarekin itzuli ziren Arrasatera.