Jai kontuak eta hainbat eskaera gaur, gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2012ko maiatzaren 21a

Udal gobernuak arratsaldean izango du asteroko batzarra eta besteak beste, hainbat laguntza eskaera aztergai izango ditu; adibidez, euskararen aldeko Kontseiluak lasterketa herrikoi bat antolatzeko eskaera aurkeztu du; hain zuzen ere, Euskaraz bizi nahi dut leloa izango du lasterketa horrek. Eta uda partera begira ipini eta ekainerako, Sanjuanetarako, SUDC elkarteak antolatzen duen erretiratu egunerako dirulaguntza eskaera eta uztailerako Maala Errebaleko jaiak eta abuzturako Zarugalde kalekoak antolatzeko laguntza eskaerak ere aztergai izango dituzte.

Horrekin batera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurtengo Arrasateko bertso eskola antolatzeko aurrekontua aurkeztu dio Udal gobernuari, eta AMS Mundu Solidarioa elkarteak, berriz, lokala lagatzeko eskaera.

Hiriber eta sexologia

Eta beste pare bat gai aipatzearren, Eusko Jaurlaritzako Hiriber programak emandako diru-laguntza gutxitzeko ebazpenaren aurka Udalak jarritako errekurtsoa onartzen dela jakinaraziko dute eta sexologia zerbitzuak ekaineko egitaraua eta aurrekontua aurkeztuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak