Inprobisazioaren adibiderik garbiena eta puruena izan zen, eta hor Lipus –bufoia– nabarmendu zen beste behin atzo errege lanetan aritu zen Colinaren gainetik. Lipusek antzeztu zituen pertsonaiak, bata bestea baino eroagoak, eta bertsoekin batera bat-batean esandakoak bata bestea baino barregarriagoak. Elizasuk saioaren hasieran esan zuen ez zegoela gidoirik eta amaitu zuen esanez ez dagoela aktorerik halako gidoi bat ikasiko duenik. Arrazoi borobila, saioak izan zuen arrakastaren parekoa.