Zortzi mintegi etorriko dira, askotariko landareak saltzera:
- Orturako landare ekologikoak (Blasenea, Zarautz)
- Lore eta denboraldiko ornamentazio-landareak (Aranburu, Aginaga)
- Landare aromatiko ekologikoak (El Montañés, Tafalla)
- Bonsai erakusketa eta salmenta (Irun Bonsai, Irun)
- Kaktus eta hosto lodiko landareak (Islaia, Errenteria)
- Iratze apaingarriak (Iabiti, Bizkaia)
- Egurrezko kupelekin egindako lorontziak (Biribai, Cenicero)
- Aloe Vera landareak eta deribatuak (Bizkaia)
Horiekin batera denboraldiko baserriko produktuak eta produktu bereziak ere izango dira, 18 saltokitan. Eta azoka amaieran, ohiturari jarraituz, baserriko produktu sorta baten zozketa egingo da erosleen artean.