Amezketako partiduan, joanekoan, Josu Egia eta Joseba Garate kadeteek 19-22 irabazi zuten, eta gazte mailan Markel Prietok eta Oier Arregik 22-6 galdu zuten. Hala, kanporaketan abantaila senior mailakoen partiduan lortu zuten, Aritz Zuazuak eta Ibai Bolinagak partidu oso ona eginda 13-22 irabazi zutelako.
Kadete mailakoaz argi
Hala, emaitza horiekin badirudi domeka goizeko lehenengo partidua erabakigarria izan daitekeela, izan ere, hor daude indarrak parekatuta. Seniorrek Amezketan erakutsitako maila berdinean jokatzen badute irabazteko moduko partidua izango da, eta gazte mailan Amezketako Altuna oso ona da –Asperekin entrenatzen du.