Finean, energia berriztagarriekin modu autonomoan funtzionatzen duen etxola baten muntaketa nola egin azalduko du Lizaurrek. Norberak egiteko aukera badago, beraz. Baina gurean, egiten duen eguraldia kontuan hartuta, errentagarria al da? Lizaur-ek dio baietz eta datu esanguratsu bat eman digu: Alemanian Euskal Herrian baino eguzki ordu gutxiago dituzte baina Europako plaka fotovoltaikoen %80a eurak kontsumitzen dute.
Oraindik lekua dago
10 laguneko taldea osatuko dute printzipioz eta antolatzaileek adierazi dutenez, oraindik badago lekua izena emateko; hortaz, interesa duenak lehenbailehen eman behar du izena. Egokiena da 943 77 20 25 telefono zenbakira deitzea.