Alberto Iñurrategiren bisita Gazteluondora

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 16a

Ezohiko bisita izan zuten atzo, martitzena, Arizmendi Ikastolako Gazteluondo gunean; bertako ikasleetako baten aita eta, aldi berean, mendizalea den Alberto Iñurrategiren bisita jaso zuten. Ordubeteko saioan, Groenlandiara eta Antartidara egindako espedizioaz mintzatu zen mendizale aretxabaletarra eta ikasleen txanda izan zen gero; hainbat galdera egin zizkioten. Umeak zein irakasleak gustura asko egon ziren eta txalo zaparrada bero batekin agurtu zuten bisitaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak