San Isidro elkartetik Kataide jatetxera abiatu dira baserritarrak urteko bazkaria egitera. 18 bat elkartu dira han.
Kontatutakoaren arabera, gustuko dute gaurko eguna Musakolako baserritarrek, aspaldiko lagunekin elkartu eta betiko kontuak esateko aukera ematen dietelako. Hori bai, geroago eta gutxiago elkartzen direla ere kontatu dute, kezkatuta. Izan ere, geroago eta baserritar gutxiago dira Musakolan. 24tik 12 bat geratzen direla kontatu du, adibidez, Pedro Agiriano Altzibar baserrikoak. Baserriko bizimodua gogor askoa dela ere kontatu dute, eta neurria hartzen jakin egin behar dela. Segidan duzue bideoa.