'Cold'
AEB, 2011, 20’
Zuzendaria: Anson Fogel
Ekoizpena: Forge Motion Pictures
Azalpena: Azken 26 urteetan, 16 espedizio saiatu dira Pakistango zortzimilako bat neguan igotzen eta denek huts egin dute. 2011ko otsailaren 2an, ordea, Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards-ek arrakasta lortu zuten; Richards, gainera, zortzimilako bat neguan egiten duen amerikar bakarra bihurtu da. Richards-ek uneoro grabatu zuen jarduera bideo-kamera txiki batekin. Bere ikusmira zintzo eta gordinetik begiratuta ikus daitekeen istorioa da Cold, ia hil ziuen bidaiaren kontakizuna.
'Fly or die'
AEB, 2010, 24’
Zuzendaria: Peter Mortimer & Nick Rosen
Ekoizpena: Sender Films
Azalpena: Dean Potter samurai hegalariak bere bi pasioak, bakarkako eskalada askea eta BASE jauziak, batuko ditu sekula asmatu den eskalada estilorik arraro eta aurrerakoiena sortzeko: BASE Bakarkako Askea. Sokarik gabe eskalatzea eta erorketa arintzeko paraxuta eramatea dira gakoak. Potter-ek adrenalina goreneraino igoarazi eta eskalada eremu berritzaile eta arriskutsu bateraino eramango du, bere haurtzaroko ametsa egi bihurtzeko gogoz: hegan egin ahal izatea.
'Solitaire'
AEB, 2011, 55’
Zuzendaria: Nick Waggoner
Ekoizpena: Ben Sturgulewski, Zac Ramras, Michael Brown, Yuki Miyazaki
Azalpena: Hegoamerikako goi basamortuan negua gailendu da, hezur zurituak eta txabola abandonatuak irentsiz bidean. Lurralde zabar horretan muturreko eskiatzaile talde bat agertzen da inor gutxik ezagutzen dituen gailurretan dena arriskatzeko prest. Argentinako Las Leñas legendariotik abiatuta, bi urteko bidaia bakartia mundu abandonatu batean barrena hasten da, Peruko Mendikate Zuritik Txileko Patagoniaraino jarraituz.