Buru-makur bukatu zuten Mondrako jokalariek. Nahi eta ezin ibili ziren Tolosaren kontra. Irabaztea ezinbestea zuten, baina ez zuten asmtau. Tolosak ere beharrezkoak zituen puntuak sailkapeneko bigarren lekuan segitzeko. Lehen gola ordu erdia bete orduko sartu zuen Tolosak, eta atsedenaren aurretik, bigarrena, penalti bidez.
Bigarrenan, beste bi
Aldageletatik bueltan, berriro epailea izan zen protagonista. Penalti adierazi eta Mondrako atezainari bigarren txartel hori atera zion 55. minutuan. Orduan bukatu zen partidua.