Irakurraldi kolektiboan Txillardegiren eleberri ezagunenen pasarteak irakurri zituzten. Leturiaren Egunkari Ezkutua (1957) eleberriarekin hasi ziren, ondoren etorri zen Peru Leartzako (1960) eta Elsa Scheelen (1968) eleberriarekin amaitu zuten. Hogei lagun igo ziren agertokira Txillardegiren narrazio gogora ekarri eta omentzeko, euskaltzale eta literaturzaleak gehienak. Arrasateko Musikaleko Mario Fernandinok saxoarekin eta Ana Izagirrek pianoarekin ekitaldi xumea borobildu eta are sentikorrago egin zuten.