"Estatuaren indarkeriaren aurrean bake eta normalizazio prozesuaren aldeko ahaleginak indarberriteko deia egin nahi dugu"

Ubane Madera 2012ko maiatzaren 12a

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletaren aurka ezarritako zigorra salatu eta haiei babesa emateko agerraldia egin zuten atzo iluntzean Herriko plazan. "Bakea eta normalizazio politikoa helburu dituen prozesua hasi zenetik espainiarn Estatuaren botereen partetik trabak eta oztopoak nagusi" izan direla salatu dute, adieraziz "bakegileak atxilotzen eta espetxeratzen dituen estatuak bakerik nahi ez duela". 

Otegi, Diezek, Jacintok, Rodriguezek eta Zabaletal "gatazka politikoaren konponbide osoa xede duen prozesua abian jartzeko ekarpen ukaezina" egin dutela azpimarratu eta beraz, haiei ezarritako zigorra "beste eraso bat dela ondorioztatu" dute. 

Bakea gura

Erasoak eraso, baina, aurrera egiteko deia barreiatu gura izan zuten atzo Herriko plazan batzartutakoek: "Giza eskubide guztiekiko errespetuan oinarrituko den bakea eta normalizazio demokratikoa nahi ditugu (…) Eraso latz honen aurrean konponbide prozesua indar handiagoz bultza dezagun (…) Gu gara giltza, lortuko dugu!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak