Sunchalesko ordezkariak Arrasaten izan dira egunotan

Txomin Madina Milikua 2012ko maiatzaren 11

Eguaztenetik gaur arte gonbidatu bereziak izan dira Arrasaten; 2007az geroztik Arrasateren senide den Argentinako Sunchales herriko ordezkariak, hain zuzen ere. Sunchalesko alkate Ezequiel Bolattik, haren emazte Carina Roak eta Libertad Kirol Klubeko presidente Edgardo Bonaudik osatu dute ordezkaritza argentinarra.

Kooperatiben Nazioareko Urtea dela eta etorri dira Sunchaleskoak Arrasatera, eta gurean egon diren bi egunotan kooperatibismoaren sustrai sendoetako batzuk hobeto ezagutzeko aukera izan dute, hainbat esperientzia kooperatibo in situ ezagutuaz. Besteak beste Oletako Behi Alde kooperatiban egon dira, baita Mondragon Unibertsitatean eta Eskola Politeknikoan, Otalora jauregian eta MCCko erakusketan ere. Gaur goizean, Arrasateko herrigunea ere ezagutu dute besteak beste herriko udal ordezkari eta zinegotzien eskutik. Harresi aretoa bisitatu dute, baita parrokia eta udaletxea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak