Udal Korporazioa: "Lazgarria da Aldape baserrian gertatutakoa"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 11

Arrasateko Udal Korporazioak oharra atera du, goizean Gesalibar auzoko Aldape baserrian izandako ezbeharraren harira. Horrela dio, hitzez hitz:

"Udaleko ordezkariok Aldapen izan gara eta kezkaz jarraitu ditugu bertan egin dituzten erreskate lanak. Eskertu nahi dugu bertan aritu diren langile guztien ahalegina, bereziki larrialdietako zerbitzuetakoena, momentu gogor horietan erakutsi duten profesionaltasunagatik.

Ohar honen bidez, gure elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkiegu Aldape baserriko senideei. Jakin dezatela Arrasateko Udaletik gure esku dagoen guztian lagunduko diegula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak