Hirigintza Sailak Takolo gaineko bidegurutzea hobetzeko eskatu dio Diputazioari, "ahalik eta azkarren"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko maiatzaren 10a

Aurreko legealditik Bedoñarako bidea eta GI-627 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko eskaera bidali zion Gipuzkoako Aldundiak Arrasateko Udalari. Udalak proiektua ontzat eman zuen iazko maiatzean baina lanak egiten hasteko eskaeraren aurrean ez du erantzunik jaso Aldundiaren Bideazpiegiturako departamenduaren aldetik. Azken Tokiko Gobernu batzarrean eskaera berretsi du Udaleko Hirigintza batzordeak, GI-3554 (Bedoñarako bidea) eta GI-627 errepideen bidegurutzea hobetzeko. Asmoa da biribilgune txiki bat jartzea, egungo bidegorriarekin lotuz.

Aldundiak bere garaian bidalitako zirriborro horretan biribilgune txiki bat jasotzen zen Bedoñarako bidea, umezaintzara doan bidea, Arrasateko herrigunera doana eta Aretxabaletara doan errepidea lotuko lituzkeena. Proiektu hori ontzat eman zuen Tokiko Gobernu batzarrak iazko maiatzaren 9an, eta Aldundiko Errepideetako zuzendaritzari proiektua "ahalik eta azkarren" garatzen hasteko eskatu zion.

Azalera irabazi beharra

Egun gunea dagoen moduan egonda, ez dago biribilgunea egiteko azalera nahikorik. Omer Arregi Hirigintza zinegotziaren arabera, biribilgunea egiteko beharrezkoa den azalera hori irabazteko Fagor Arrasateren lur zati txiki bat hartu behar da eta errepidearen mailan jarri, erlaitz baten bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak