'Historiaurrearen abentura Gipuzkoan' erakusketa Kulturaten

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 9a

Azken mendeetako belaunaldi ezberdinek –Soraluce, Aranzadi, Barandiaran, Eguren, Altuna, Merino edota Apellanizek– gure iragana ikertzen eman dute bizitza eta, egindako lanari esker, gaur gure ondare kulturalaren parte ukaezina bihurtu direnak aurkitu eta ikertu dira: haitzuloetako arte-kobak, trikuharriak eta burdin aroko herrixkak, tartean. Aztarna arkeologikoen bilaketa horrek, gainera, jarraipena dauka laborategietako ikerketetan eta 'Munibe' bezalako publikazioetan. Ibilbide hori erakutsi gura du erakusketak.

Erakusketa Kulturateko klaustroan egongo da ikusgai, barikutik –maiatzak 11– hilaren 31ra arte, 17:30etik 20:30era.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu du, San Temo Museoa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Ekainberri Fundazioa eta Aia, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Hondarribia, Oiartzun, Tolosa eta Zestoako Udalen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak